
Sarrera
Igo
Hezur-muina ezinbesteko ehuna da bizitzarako. Izan ere, bertan fabrikatzen dira zelulak amak, guraso hematopoietikoak ere deituak, odoleko zelula guztiak sortzeko gai direnak.
Zelula amak hezur-muinetik edo odol zirkulatzailetik (odol periferikoa) atera daitezke.
Muin-transplantea arrakastaz egiteko, gaixoarekiko emaile bateragarri bat behar da.
Herentzia-legeengatik, anaia bat beste anaia batekin bateragarri izateko aukera %25ekoa da, eta bateragarri izan daitekeen beste familiar bat aurkitzeko, berriz, %5ekoa.
Transplantea behar duen gaixo batek ez badu familian emaile bateragarririk, borondatezko emaile ez-ahaidetu baten bila hasten da.
Emaile bila nazioartean hasten da REDMO (Registro Español Donantes Médula Ósea) Erregistroaren bitartez, gure herrialdean eta munduan zehar dauden 54 emaileen erregistroetan.
Borondatezko emaileak
Igo
Gaixotasun larririk edo transmitigarrik izan ez duen 18-55 urte bitarteko edozein pertsona izan daiteke guraso hematopoietiko/hezur-muinaren emaile.
Hezur muina ematearen ezaugarriak
Subir
Hezur-muina/guraso hematopoietikoa ematea egintza anonimoa da, borondatezkoa eta altruista. Emate hori unibertsala da, hau da, munduko edozein tokitan behar duen pertsonarentzat da.
Zelula amen erauzketa
Igo
Trasplantea egiteko behar diren zelula amak bi eratara atera daiteke:
- Hezur-muina emanda:
Hezur-muinaren kopuru pixka bat ateratzen da gandor iliakoan ziztada xurgaitzale bat eginda. Horretarako anestesia orokorra edo epidurala ematen da, eta 24 orduz ingresaturik egon behar da ospitalean.
- Odol periferikoko guraso hematopoietikoak emanda:
Emaileari medikamentu bat injektatzen zaio 4-5 egunez anbulatorian. Guraso hematopoietikoak ateratzeko ez da ospitalean ingresatu behar; bi edo hiru emanalditan egiten da, aferesia izaneko teknika baten bidez.
Nola egin emaile?
Igo
Osakidetzak badu jada emaile egiteko prozedura bat.
Harremanetarako telefono batzuk daude. Telefono horietan informazioa eskatu duen pertsonaren datuak biltzen dira.
Gero, bigarren fase batean, emateari buruzko eta jarraitu beharreko prozesuari buruzko informazio oso aeta zehatza da (posta elektronikoz edo korreoz).
Behin informazioa jasota, eta emateko interesarekin segitzen badu, aipatutako telefonoetara deituko du profesional sanitario aditu batekin elkarrizketa pertsonalerako hitzordua eskatzeko.
Elkarrizketa hori oso garrintzitsua da. Izan ere, bertan argitzen dira ustezko emaileak emate-prozesuari buruz dituen zalantzak.
Ados egonez gero eta baimen informatua sinatzen bada, analisiak egiten dira matrikula immunologikoa zehazteko eta datuak Nazioarteko Erregistroetan sartzeko eta munduko edozein tokitan behar duen edozein pazienteren esku uzteko.
Informazio-telefonoak:
Igo
Lanegunetan 9-etatik 14-etara.
- Trasplanten Koordinazioa Araba: 945 00 62 91
- Trasplanten Koordinazioa Bizkaia: 94 400 73 33
- Trasplanten Koordinazioa Guipúzcoa: 943 00 70 00
- Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroa: 900 30 34 04
Informazio gehiago: infodmo@osakidetza.net
Dokumentu interesgarria
Igo
|