|
| 2007 HIES Kanpainiak |
Medikuntzaren historian zehar agertu diren gaixotasun gehienek ez bezalako inpaktu sanitario eta soziala sortu du hiesak. Gaur egun 40 milioitik gora dira GIB-az kutsatuak dauden pertsonak eta beste 20 milioi eroale dira hiesaz hildakoak. Euskadin, 1984an epidemia sortu zenetik 2005 urtearen amaiera arte, estimazioen arabera, 10.000 pertsona inguru kutsatu ziren, horietako 5.279k garatu zuten hiesa eta 2.969 hil ziren. Iaz, 124 kasu diagnostikatu ziren, 2004 urtean baino %3,1 gutxiago.
|