|
Elikadura askotarikoa eta orekatua funtsezkoa da osasunerako betiere, hasi haurtzarotik eta helduarora arte.
Gaur egun haurren eta nerabeen populazioan sumatzen diren elikadura arazoak, adibidez, desnutriziotik elikapen desorekaraino doaz -gutxiegiz zein gehiegiz.
Elikapen desorekaren prebentziorako, beraz, beharrezkoa da nutrizio hezkuntza egoki bat ematea haurtzarotik hasita, adin horretan finkatzen baitira elikapen ohiturak.
Eskola eta familia dira, hortaz, nutrizio hezkuntza hau garatzeko ikastoki nagusiak, atentzio pediatrikoaren laguntzarekin.
Era berean elikapen osasungarri batek berebiziko garrantzia dauka zenbait patologiaren prebentzioan eta tratamenduan, esate baterako, gaixotasun kardiobaskularren, hipertentsioaren, diabetesaren, tumore batzuen eta obesitatearen kasuetan. Pertsona helduentzat garrantzitsua da haurtzaroan ikasitako dieta osasungarriaren ohiturari eustea, edo ohitura haiek aldatuz joatea, adinarekin sortzen diren elikagai exijentzien arabera.
Material lagungarria
|