Produktu Kimikoak: ECLIPS Poriektuaren Azken Txostena
“European Classification and Labelling Inspections of Preparations, including Safety Data Sheets – Prestakin arriskutsuen sailkapen, etiketatu eta segurtasun datuetako fitxen ikuskapeneko Proiektu Europarra.”
Bertan parte hartu zuten EAEko osasun publikoko teknikariek, beste Autonomia Erkidego batzuetakoekin batera, bai eta Europako Elkarteko hainbat herrialdetako ikuskatzaileek ere (Norvegia, Grezia, Letonia, Eslovenia, Belgika, Irlanda, Suedia, Austria, Polonia, Finlandia eta Alemania). 1.614 prestakin kimiko arriskutsu ikuskatu ziren.
Konklusio garrantzitsuenak honako hauek izan ziren:
- 1999/45/EE (1. APT) Araudiaren gaur egungo konplimenduaren maila oraindik eskasa da portzentaje altu batean (%60). Ikuskatu diren prestakinek akats larriak dauzkate etiketan jasoa dagoen informazioari dagokionez: R esaldirik ez egotea, arriskua adierazteko ikurrik ez egotea edo oker egotea. Akatsak daude S esaldiei dagokienez eta substantzia eratzaileen izen kimikoetan ere.
- 91/155/EE (2. aldaketa) Araudiaren gaur egungo konplimenduaren maila oraindik eskasa da portzentaje altu batean (%69).
Ikuskatu diren prestakinek akats larriak dauzkate Segurtasun Datuen Fitxan jasoa dagoen informazioan, 2, 3, 7, 8, 11, 12, eta 15. epigrafeetan eta oso akats larriak, era berean, 15. epigrafeko informazioaren funtsari eta etiketaren edukiari dagokionez.
Dokumentu eranskinak
|