Aurrekariak
Biozidak, nekazaritzatik kanpoko plagizida izenaz ere ezagunak, araudi espezifikoa daukate, hau da, nekazaritzako plagizida eta fitosanitarioen arauditik bereizten dena, urriaren 11ko 1054/2002 (pdf, 196 KB) Bioziden Errege Dekretua (BED aurrerantzean), indarraldian jarri zenetik, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 98/8/EE Araudia aldatu baitzuen eta zeinari jarraiki arautzen baita ebaluazio prozesua biozidak erregistratu, baimendu eta merkaturatzeko (pdf, 328 KB).
BEDeko 27. artikuluak ezartzen du biozidak fabrikatzen eta/edo formulatzen diren lokal edo instalazioek edota erabilpen profesionalerako biozida baimenduak biltegiratzen eta/edo merkaturatzen dituztenek eta araudiari jarraiki biozida zerbitzurako ezartzen diren enpresek izena eman beharra daukatela Autonomia Erkidego bakoitzeko Biozida Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistro Ofizialean, zeina agintari eskudunak gestionatua izango baita. Xedapen Gehigarri Bakarrean ezartzen denez, gaur egun inskribatuak dauden nekazaritzatik kanpoko plagizidetatik abiaturik, Batzordearen 1896/2000 zk.dun EE Araudian (pdf, 77 KB) eta 2032/2003 zk.dun Araudian (pdf, 580 KB), ezarritako xedapenen bitartez, existitzen diren substantzia aktiboen identifikazio, jakinarazpen eta arriskuaren ebaluazio prozedurak gauzatzen diren neurrian, 2010 urtean amaituko den aldi iragankorrean zehar, BEDek ezarritako 23 biozida motak eratuz joango dira; horregatik, aldi iragankor horretan Bioziden Erregistro Ofiziala kontsultatzea gomendatzen da, Osasun eta Kontsumoko Ministerioan , huraxe baita Espainiar Estatuko agintari eskuduna biozidak baimendu eta erregistratzeko.
2005eko urtarrilaren 6an jarri zen indarraldian gure Autonomia Erkidegoan abenduaren 21eko 257/2004 Dekretua (pdf, 61 KB) (EHAA 3. zk - 2005eko urtarrilak 5, eta akatsen zuzenketa (pdf, 61 KB) EHAA 42 zk 2005eko martxoak 2) zeinaren bitartez sortzen baita Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Biozida Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofiziala (BEZEO), Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari atxikia. Dekretuak ezartzen duenez, gainera, biozidak aplikatzeko gaitasun ikastaroen homologazioa Osasun Publikoko Zuzendaritzari dagokio.
|