Hornitzaile sanitarioek aseguratuei eskaintzen dieten aktibitatea eta asistentziaren kalitatea ebaluatzen parte hartzea.
Hirugarren bermatzaileei faktura dakizkiekeen gertaera asistentzialen identifikazioan parte hartzea.
Lanen deskribapen zehaztua
a) Aseguratuek hornitzaile sanitarioekiko dauzkaten eskubide eta betebeharren benetako babesa arloan.
Aseguratuek gure sistema sanitarioa dela eta, Osasun Sailaren aurrean aurkezten dituzten kexa, erreklamazio, iradokizun, etab.ez arduratzea.
Aseguratuek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren aurrean aurkezten dituzten kexa, erreklamazio, iradokizun, etab.en gestioaren egokitasuna gainbegiratzea.
Aseguratuek dela Osasun Sailaren dela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren aurrean aurkezten dituzten kexa, erreklamazio, iradokizun, etab.en kopurua analizatzea bai ikuspuntu kuantitatibotik eta bai kualitatibotik, eta Osasun Saileko Zuzendaritzari hartu beharreko neurri egokiak proposatzea, sumatu diren okerrak zuzentzeko eta, horrela, aseguratuari eskaintzen zaion zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Une oro gainbegiratzea aseguratuen eskura jarri diren baliabideen egokitasuna, hauek kexak, erreklamazioak, iradokizunak, etab. aurkezteko aukera eduki dezaten, eta, behar izanez gero, Osasun Saileko Zuzendaritzari hobekuntza proposamenak egitea aipatu eskubidearen erabilpena errazteko.
Aseguratuek aurkezturiko kexak, erreklamazioak, iradokizunak, etab. jasotzen dituen informazio sistemaren zehaztasun eta kalitatearen maila ebaluatzea, eta, behar izanez gero, hobekuntza proposamenak egitea informazio premiei era integratuan erantzutea ahalbidetzeko bai Osasun Sailaren eta bai Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eremuan.
ESKURA proiektuan parte hartzea (zeinaren bidez Osasun Sailak langa administratiboak gutxitu nahi baititu, aseguratuek eurek hainbat ekintza gauzatzea sustatuz –adibidez, kexa eta erreklamazioak aurkeztea– komunikazio teknologia modernoen bidez) eta aipatu proiektuaren bitartez aseguratuek aurkezturiko kexa, erreklamazio, iradokizun, etab.ez arduratzea.
b) Aseguratuek prestazio sanitarioetara daukaten sarbide materialaren kontrolaren arloan.
ESKURA proiektuan parte hartzea eta prestazio sanitario batzuetarako sarbide materialarekin erlazionaturiko eskabideak atenditzea, hain zuzen aseguratuek aipatu proiektuaren bidez aurkezten dituztenak, esate baterako, asistentzia eskabidea Osasun Sistema Nazionaleko erreferentziako zentro publiko batean, osasun zentro pribatu batean atenditua izateko aldez aurreko baimenaren eskabidea, hil ala biziko larrialdi egoera batean atenditua izatean sorturiko gastuen ordainketa, etab...
Aseguratuei asistentzia aginduak eman diezazkieten proposatzea eta ezartzea, Osasun Sistema Nazionaleko erreferentziako osasun zentro publikoetan atendituak izan daitezen.
Aseguratuei aldez aurreko baimenak eman diezazkieten proposatzea eta ezartzea, osasun zentro pribatuetan atendituak izateko, horregatik egiten dituzten gastuen ordaina jasotzeko eskubidearekin.
E-112 formularioen, etab.en jaulkipena proposatzea eta ezartzea, aseguratuak, asistentzia sanitarioa jasotzeko Europako Elkarteko beste Estatu kide batzuetako zentro publikoetara garraiatuak izatea ahalbidetzen dutenak.
Prestazio sanitario hauengatik eginiko gastuen ordainketa eskabideen ebazpena proposatzea eta ezartzea: asistentzia sanitarioa, garraio sanitarioa, farmazia eta prestazio ortoprotesikoa.
Mantenu, ostatu eta garraiobide ez-sanitarioan eginiko desplazamenduengatik sorturiko gastuen ordainketa eskabideen ebazpena proposatzea eta ezartzea.
Sumatzen den eskabidearen arabera, prestazioak dispentsatzeko prozedura berriak, lehendik asistentzia publikoko multzoan onartuak daudenez gain, sartzeko posibilitatea proposatzea eta ezartzea.
Aseguratuari dispentsatzeko, Ikuskaritza Medikoaren bisatua behar duten errezetak bisatzea (diagnostiko ospitalarioko medikamentuak, etab...).
c) Ezintasun Iragankorraren kontroleko arloan.
Ezintasun Iragankorreko prozesuen eboluzio egokia kontrolatzea, hiruhileroko azterketen bidez.
Koordinazio egoki bat edukitzea Ezintasun Iragankorraren gestioan inplikaturiko gainerako agenteekin (Lehen Mailako Atentzioko medikuak, Gizarte Segurantzako Ezintasunen Balorazio Ekipoetako medikuak eta MATEP-etako medikuak), informazioaren trukea errazteko eta, ondorioz, aipatu agenteen eginkizuna behar bezala gauzatu ahal izateko helburuaz.
Gizarte Segurantzako Ezintasunen Balorazio Ekipoetan batzordekide gisa parte hartzea.
Ezintasun Iraunkorraren deklarazioa proposatzea eta dagokion espedienteak aipatu ezintasunaren balorazioa zuzen egiteko beharrezkoa den historial kliniko guztia dakarrela egiaztatzea.
Ezintasun Iragankorraren eboluzioa analizatzea bere arloan, dagozkion adierazle estatistikoak landuz, eta hobekuntza lortzeko neurri egokiak ezartzea.
Ezintasun Iragankorrari buruzko prestakuntza ikastaroak ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko asistentzia sareko pertsonal sanitario eta administratiboari, prestazio sanitario honen gestioan hobeto inplika daitezen lortzeko helburuaz.
Ezintasun Iragankorrari buruzko txostenak eta eboluzio adierazleak egitea, bereizketa maila desberdinen arabera, fakultatibo bakoitzaren mailaraino iritsiz, eta, era indibidualean, lortutako emaitzen berri ematea asistentziako profesionalei, bai era absolutuan eta bai gainerako profesional asistentzialetatik bereiziz, bakoitzari dagokion arloan.
d) Hornitzaile sanitarioek aseguratuei eskaintzen dieten aktibitatea eta asistentziaren kalitatea ebaluatzeko partehartzearen arloan.
Hitzarmen-programen elaborazioan parte hartzea, bai ospitalekoetan eta bai Lehen Mailako Atentziokoetan.
Hitzarturiko asistentzia sanitarioaren ebaluazioan parte hartzea, bai jardueraren ikuspegitik eta bai kalitatearenetik.
Asistentzia sanitarioko hitzarmenen elaborazioan parte hartzea.
e) Hirugarren bermatzaileei faktura dakizkiekeen gertaera asistentzialen identifikazioan partehartzearen arloan.
Bai asistentzia sare publikoan eta bai pribatu hitzartuan atenditu diren kasuen identifikazioan parte hartzea, dela Gizarte Segurantzaren alternatiboa den aseguramendu sistema berezi batez gozatzen dutelako, dela gertaera eragilea ordainketan behartua dagoen hirugarren batez estalia egonik, bere asistentzia sanitarioa Osasun Sailari ez dagokiolako. Arreta berezia, hasiera batean “kontingentzia arrunt” gisa hartuak izan ondoren, gero “kontingentzia profesional” gisa kalifikatuak izan diren kasuentzat.
Osasun Sailak zuzenean gestionaturiko prestazio sanitarioen eskabideak identifikatzea (prestazio ortoprotesikoak, garraio sanitarioa,...), baina aipatu Sailari ez dagozkionak.