|
Toki hau gaixoen tratamendu eta errekuperazioko tokia da.
TABAKOAREN KEA kaltegarria da bertan gaixorik daudenentzat, gaixoak ikustera datozenentzat eta ospitale honetan diharduen pertsonalarentzat.
Kontradikzioa litzateke, batetik, gaixotasunen aurka jotzea (minbizi, arazo kardiobaskular, arnas gaixotasun eta abarren aurka jotzea), gaixotasunok prebenitzeko ere ahaleginak eginez, eta, era berean, hemen, erretzen uztea.
Euskal Legebiltzarreko Legeak (drogomenpekotasunen prebentzio, asistentzia eta erreinsertzioari buruzkoak) ideia beraiek biltzen ditu: “Debekatuta dago osasun-zentroetan eta beren geletan erretzea. Hala ere, dio, zentrootan gela batzuk eratuko dira erretzaileentzat” (18. art.).
Beraz, ERRESPETA EZAZU OSPITALE OSOA TABAKO GABEKO GUNE GISA; Ez erre ospitale barruan, erretzaileentzat bereziki seinalizatutako aldeetan izan ezik; zigarroa piztu baino lehen, galdetu, ea erre daiketeen aldean zauden.
Ospitaleko bai Zuzendaritzak baita bertan dauden guztiek ere, eskerrak ematen dizkizute zure lankidetzagatik.
|