Osanet

euskadi.net

Volver a inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Ciudadanía
  4.  
  5. Verano 2008

Icono de conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Ciudadanía

Aholkuak mutur-tenperaturetako egunen aurrean

 

Likido gehiago edan
Normalean edaten duzuna baino likido gehiago edan, ura batez ere.
Edateko, ez duzu egarria sentitu behar.
Saihestu kafeinadun, alkoholdun edo azukre larregiko edariak
Likido-kantitatea medikuak murriztu badizu edo diuretikoak errezetatu badizkizu, berari kontsultatu.

Janariak
Janari arinak prestatu (entsaladak,gazpatxoa, ortuariak, frutak…).

Etxean
Eguzkiak jotzen dituen leihoak itxi eta pertsianak jaitsi.
Aprobetxatu berorik gutxien egiten duenean etxea aireztatu eta freskatzeko.

Arropa eta oinetako egokia erabili
Arropa lasaia, arina eta kolore argikoa.
Oinetakoak erosoak eta freskoak.

Freskatu zaitez
Bero handia sentitzen baduzu, dutxak edo bainu hotzak hartu.
Etxe barruan 35ºtik goragoko temperatura dagoenean, haizagailuak EZ du ezer konpontzen, beroagatik etor litezkeen osasun-arazoak saihesteko.
Aire girotua duen toki hurbil batera sartzeak mesede egingo dizu, energiak errekuperatzeko eta beroari berriro aurre egiteko.

Eguzkitik babestu
Ez irten kalera berorik handienak egiten dituen orduetan, beharrezkoa ez bada.
Irten behar baduzu,
Burua babestuta eraman eta eguzkitarako betaurrekoak erabili.
Eguzkia saihestu eta gerizpea bilatu.
Ahal dela, ez egin jarduera fisiko gogorrik ez luzerik berorik handieneko orduetan.
EZ zaitez INOIZ gelditu edo inor utzi autoaren barruan, aparkatuta eta itxita dagoela, gerizpetan egon arren.

Pertsonarik ahulenak zaindu
Adineko pertsonek eta haurrek gomendio hauek bete ditzaten ondo zaindu.
Etxean bakarrik bizi diren pertsonei ere arreta berezia jarri.

Jaitsi dokumentua PDF formatuan


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/02/15