Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak
  4.  
  5. MGAIP

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

MGAIP-EAE
 
Zer egin?


Teléfono PAIME-CAPV, Buzón de voz, 646581200

Laguntza behar dut, zer egin behar dut? 
Ezer baino lehen, eska ezazu informazioa. Ez zaitu ezertara behartzen.


Dei ezazu programako 64 65 81 200 telefono zenbakira eta utz itzazu ahots buzoian izen bat eta telefono zenbaki bat kontakturako. Programako koordinatzaileak deia itzuliko dizu, MGAIP-EAEari buruzko informazioa emanez. Azal iezaiozu zeure arazoa era anonimoan eta lagun diezazukeela baderitzozu, orduan izango duzu identifikatzeko unea eta KONFIDENTZIALTASUNIK HANDIENEKO INGURUNE BATEAN programaren gestio estatistikorako datuak jasoko dira, gezurrezko izen bat esleituko dizute eta lehenbiziko hitzordua jarriko dizute programako terapeuta batekin egoteko, ordu eta leku espezifikoetan, zeuk aukeratzen duzun lurralde historikoan.


Une horretatik aurrera,  programarekin izango duzun lotura harreman klinikoa baizik ez da izango eta terapeutarekiko harremana  autonomoa izango da. Baimen informatu bat izenpetuko duzu eta zehazki bete beharko dituzu zeure terapeutak ezartzen dizkizun pautak, zeinak egoki deritzon eran tratatu ez ezik, bere gain hartuko baitu zeure kasuaren segimenduko une bakoitzean medikuntzan jarduteko zure gaitasunaren gaineko erantzukizuna.


Pentsa ezazu, ikerketa askok frogatu dutenez, medikuak, pauso hori ematea kostatzen bazaio ere, behin bere paziente rola onartzen duenean, populazio orokorra baino proportzio altuagoan sendatzen dela, %75tik gorako tasekin.


Aprobetxa ezazu aukera hau. Zuri laguntzea da gure helburu bakarra.

Nire lankide bat gaixorik dago. Zer egin behar dut?
Ez da ezohikoa geure ingurunean arazoak dituen lankideren bat ezagutzea. MGAIP-EAE hain zuzen horrelakoei laguntzeko sortua da. Halere, ezinbesteko da laguntza programa bat betiere BOLUNTARIOA izatea, ingurunearen presioak bere eragina badu ere. Geure kode deontologikoak debekatu egiten digu besoak uztarturik geratzea praxi ona arriskuan jartzen duen egoeraren bat sumatzen dugunean. Horregatik,  mediku gaixoarekin hitz egitea gomendatzen dizugu, MGAIPari buruz hitz egitea eta programara dei dezan konbentzitzen saiatzea. Hala eta guztiz ere, ezer lortzen ez baduzu eta benetako arriskua dagoela uste baduzu (orain bertan zein etorkizunean), jo ezazu zeure Elkargo Profesionalera kasuaren berri ematera, bertako idazkariaren bidez, eta hura arduratuko da eta hura arduratuko da arazoa konfidentzialtasunik handienarekin gestionatzeaz.


Oraindik zalantzaren bat baduzu, dei ezazu MGAIP-EAEko telefonora: 64 65 81 200 eta Koordinatzaileak behar duzun informazio guztia emango dizu, zeuretzako inolako konpromisorik gabe.

Informazio gehiago nahi dut programari buruz
Ez da beharrezkoa arazoak dituen medikua izatea programara deitzeko.  MGAIP-EAEari buruzko informazioa nahi baduzu dei ezazu programako 64 65 81 200 telefono zenbakira eta utz itzazu ahots buzoian izen bat eta telefono zenbaki bat kontakturako. Koordinatzaileak itzuliko dizu deia eta informazioa emango dizu programari eta funtzionamendu sistemari buruz.


Mediku talde bat ordezkatzen baduzu edo uste baduzu programa hau ezagutzea onuragarri gerta daitekeela erakunderen batentzat, elkarteren batentzat... jar zaitez harremanean koordinatzailearekin ahots buzoiaren bitartez. MGAIP-EAEak, beste hainbat ekintza gauzatzen baititu: aurkezpenak kolektiboentzat, bilerak arduradunekin... laguntza programa honen berria Euskadiko mediku kopuru handienera helarazteko bere ahaleginean.

Informazio zabalagoa nahi baduzu, helbide honetan aurkituko duzu: Euskadiko Sendagile Kontseilua


Azken eguneratzea: 2007/08/21