|
Jatorria
Medikuntzako medikuen atentzio espezifikoko sistema bat sortzeko ikusten zen premiak esperientzia luzea dauka anglo-saxoniar munduan; hain zuzen, AEBetan eta Kanadan 70eko hamarkadaz gero badituzte horretarako programak.
Asaldu psikikoak edo mendekotasun portaerak aurkezten zituzten medikuentzako atentzioaren eragozpenak areagotu egiten ziren gaixotasun horien estigmatizazioarekin eta medikuak paziente gisa aurkezten dituen berezitasunekin.
Lankideren batek halako arazoak dituela badakien medikuaren erantzukizun etikoak argi eta garbi jasoak daude medikuaren Kode Deontologikoan, zeinaren arabera profesionala beharturik dagoen populazioaren osasuna eta praxis mediko ona zaintzera.
Halere, Europan ez zegoen horrelako egiturarik, ez antzekorik ere, harik eta Bartzelonako Elkargo Medikoak, 1998an PAIMM programa martxan jarri zuen arte, aitzindaria kontinente zaharrean.
Bartzelonako 2001eko Manifestuaren eta PAIMM 2001 Europako I. Jardunaldien ondoren, kataluniar ereduaren esperientzia ona ikusirik, Euskal Herriko Profesional Elkargoek ere atentzio eredu bat garatzea erabaki zuten, geure ezaugarrietan oinarritua eta hala lortu zen akordio bat 2004ko uztailean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat izenpetzeko, MGAIP martxan jartzeko helburuaz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Mediku Gaixoaren Atentzio Integraleko Programa (MGAIP-EAE), ofizialki, 2004ko urriaren 7an jarri zen martxan, Bilbon, Medikuaren Osasunari buruzko I. Jardunaldien aurkezpenean. Medikuek medikuentzat gestionatzen duten atentzio eta laguntzako eredu bat da, konfidentzialtasunean oinarritua eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren dirulaguntzarekin.
|