|
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Euskal Kontseilu Medikoak hitzarmen bat izenpetu dute Mediku Gaixoaren Atentzio Integraleko Programa (MGAIP-EAE) sortu eta gure Autonomia Erkidegoan funtzionamenduan jartzeko. Aipatu bi erakundeen artean finantzatuko da ekimen hau eta Eusko Kontseilu Medikoak berak zuzenean gestionatukko du.
Mediku Gaixoaren Atentzio Integraleko Programa (MGAIP-EAE) medikuari doako asistentzia emateko programa bat da, profesionalen arteko solidaritatetik sortua, konfidentzialtasunean oinarritua eta berauen praktika klinikorako eragozpen izan daitezkeen arazo psikikoak eta/edo mendekotasun portaerak dituzten medikuei zuzendua, behar duten tratamendua segurtatzeko helburuaz eta, ondorioz, beren pazienteentzako baldintzarik onenetan lanera itzuli ahal izan daitezen. Honekin, profesionalen artean premiazkotzat edukia zen neurri bat hartzen da, medikuak gaixo gisa dituen ezaugarri espezifikoek justifikatzen dutena.
|