Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak
  4.  
  5. Kreditazioak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kreditazioak: Publizitate Sanitarioa
 

Azken hamarkada honetan izugarri ugaritu da produktu eta zerbitzu sanitarioen eta parasanitarioen publizitatea. Guztiz ohiko bihurtu da egunkarietan, aldizkarietan eta, batez ere, telebistan beren zerbitzu eta prestazioak eskaintzen dituzten era guztietako profesional, zentro eta produktuak aurkitzea.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, herritarren osasun maila altuena lortzeko, arautu egiten da osasunean eraginik izan dezaketen mezu publizitarioak emateko era, hauei beharrezko segurtasun bermeak betearazteko eta gizakiarengan izan litzaketen ondorio negatiboak eragozteko.

Horretarako, publizitate sanitarioa eman aurretik baimen administratiboa lortzeko obligazioa ezartzen da, eta bere prozedura arautzen da, ezinbesteko baldintza gisa, aipatu gaiari buruzko mezuen igorpena gauzatu ahal izateko.

Zentzu honetan sortu da publizitate sanitarioaren kontrolerako Batzordea, eta bera arduratzen da baimen administratiboak proposatzeaz eta bideratzeaz, bai eta publizitate jardueraren kontrol eta zaintza funtzioez ere, horretarako ezarri diren arauak zehazki betetzen direla egiaztatuz.

Aplikazio araudia
344/1988 Legea, publizitate lege orokorra (pdf, 115 Kb)
1416/1994 Errege Dekretua, giza erabilpeneko medikamentuen publizitatea arautzen duena (pdf, 121 Kb)
2208/1994 Errege Dekretua, giza erabilpeneko medikamentu homeopatikoak arautzen dituena (berauen publizitatea barne) (pdf, 19 Kb)
414/1996 Errege Dekretua, produktu sanitarioak arautzen dituena (berauen publizitatea barne) (pdf, 310 Kb)
Abuztuaren 2ko 1907/1996 Errege Dekretua (pdf, 19 Kb)
Urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretua, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen baimenetarako oinarri orokorrak ezartzen dituena
5/1986 Legegintza Dekretua, publizitate engainagarriari buruzkoa (pdf, 294 Kb)
Urriaren 15eko 550/1991 Dekretua, publizitate sanitarioa arautzen duena (pdf, 517 Kb)
Martxoaren 8ko 112/1994 Dekretua, publizitate sanitarioa arautzen duen Dekretua aldatzen duena (pdf, 211 Kb)
Urtarrilaren 9ko 7/1996 Dekretua, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita publizitate sanitarioa arautzen duen Dekretua (pdf, 21 Kb)
Martxoaren 17ko 44/1998 Dekretua, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita publizitate sanitarioa arautzen duen Dekretua (pdf, 16 Kb)
Azaroaren 11ko 274/2003, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita publizitate sanitarioa arautzen duen Dekretua (pdf, 54 Kb)
31/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa (pdf, 108Kb)

Publizitate sanitariorako baimen administratiboaren eskabidea egiteko arau orokorrak eta baldintzak

Baldin Euskal Autonomia Erkideko lurraldean iragarki publizitario bat sartu nahi baduzu komunikabideren batean, dela prentsan, irratian, telebistan edo beste edonon, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean horretarako baimen administratiboa eta Publizitate Sanitarioko Erregistroko (P.S.E). zenbakia eskatu behar dituzu mezu publizitarioa sartu baino lehenago betiere, halaxe ezartzen baitu Urriaren 15eko 550/91 Dekretuak (1991ko azaroaren 6ko EHAA 223 zk.)

Derrigorrezko P.S.E zk gabe publizitatea egiten ariko bazina, publizitate sanitarioaren arloko legeria urratzen ari zara, eta ondorioz eten egin behar duzu berehalaxe zeure publizitatea eta Osasun Sailarekin harremanetan jarri ahalik eta azkarren. Horrela egin ezean, Osasun Sailak dagozkizun neurri zigortzaileak ezarriko lizkizuke, ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 35. artikuluaren eta hurrengoen arabera, zeinak arautzen duen Euskadiko Antolamendu Sanitarioa (uztailaren 21eko E.H.A.A. 138 zk).

Publizitate Sanitarioaren Kontroleko Batzordeak publizitatearen baimen eskabidearekin batera aurkezturiko testua eta dokumentazioa aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendariak bere Ebazpena emango du, dagokion kasuan, baimen administratiboa emanez eta Publizitate Sanitarioko Erregistroaren (P.S.E.) zenbakia esleituz. Ebazpen hauek uka edo onar dezakete aurkeztu den testu guztia, edo partzialki onar dezakete, eta kasu honetan, ebazpenean jasotzen diren aldaketak egin beharko dira.

Baimenduriko publizitate sanitarioak kasu bakoitzerako eman den Ebazpenean adierazitako hitzetara mugatu behar du bakarrik eta esklusiboki.

Aipatu baimena bost urtean behin berritu egin behar da edo epe hori baino lehenago mezu publizitarioaren edukia bere funtsean asaldatzen duen aldaketaren bat gertatuko balitz. Publizitatean aldaketaren bat egin nahi den kasuan, idatziz egin behar zaio eskabidea Osasun Sailari, eta honek erabakiko du Batzordearen bitartez aldaketa horren izaera.

Argitaratutako iragarki guztietan eta bakoitzean, zehazki adierazi behar da "P.S.E. zk ........", bai eta zentroan gauzatzen den jarduera asistentzialeko arduradun(ar)en izena/k eta titulazioa/k ere.

Mezu publizitarioetan aipatzen diren titulazio eta/edo espezialitate profesional eta/edo diploma guztiak beren benetakotasuna kreditatzen duten fotokopien bidez abalatu behar dira.

Jarduera asistentzialaren erantzule gisa soilik hitzarturiko profesional sanitario bat aipatzen den zentroetan, beharrezko agiriekin batera, profesional horrek izenpeturiko idazki bat aurkeztuko da, bertan adierazten duelarik zentro horretako antolamendua, gestioa eta pazienteen atentzio zuzena bere gain hartzen duela eta gainera ados dagoela baimena eskatzen den mezu publizitarioaren edukiarekin.

Debekaturik geratzen dira Egiazkotasunaren eta Lehiakortasun Zintzoaren Printzipioak urratzen dituzten adierazpen guztiak.

Publierreportajeak, koadernoak, foileto publizitarioak, gehigarriak edo hitzarturiko espazio komertzial sanitarioak, era berean publizitate sanitariotzat hartzen dira eta, ondorioz, urriaren 15eko 550/91 Dekretu berberari jarraiki arautu behar dira.

Aurreko ataletako edozein urratuz gero, dagokion espediente zigortzailea aplikatuko da urriaren 15eko 550/91 Dekretuan, Publizitate Sanitarioaren arloan ezartzen denaren arabera.

Aintzat harturik 13/1998 LEGEA, maiatzaren  29koa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioko tasa eta prezio publikoak arautzen dituena, eta 3/2006 Legea, irailaren 29koa, zeinak aldatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Tasa eta Prezio Publikoen Legea, eta Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Arautzaileen Legea, aipatu eskariak bideratzeagatik ordainduko den zenbatekoa 93,64 eurokoa izango da baimena eskatzen den iragarki bakoitzagatik eta 46,82 eurokoa PSEen berrikuntzarako bada.

en eskabidea egiteko, formulario honezaz gain formularioaren dagokion atalean eskatzen diren dokumentuak erantsi behar dira.

Dokumentazioa bidali behar den helbidea hau da:

OSASUN SAILA

Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritza

K/ Donostia-San Sebastián, 1

Telefonoa: (945) 01 92 30

Faxa: (945) 01 92 80

Formularioa
Publizitate sanitarioko baimen administratiboa eskatzeko formularioa (rtf, 1,12 MB)

 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019308
Faxa: 945 019280 e-mail: secplan-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/02/15