Ebidentzia klinikoek eta zientifikoek berretsi dutenez, osasun publikoko arazo larri horri aurre egiteko, biziraupeneko katearen barruan desfibrilazio goiztiarra da erantzun sanitario egokiena. Aurrerakuntza teknologikoak baliatuaz kanpoko desfibriladore automatikoa izeneko tresnak garatu dira, eta horien bitartez mediku ez diren pertsonek erraz eta seguru burutu dezakete desfibrilazioaren aplikazioa, hain justu ere egoki kreditatutako formakuntza-programa berariazko bat egin ostean.