|
Autonomia Estatutuko 18 artikuluak ezartzen du Euskadiri dagokiola Estatuko oinarrizko legeria garatzea eta betearaztea barneko osasunaren arloan. Eskumen hori dela eta, eman zen 396/1994 Dekretua, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak irekitzeko, funtzionamenduan edukitzeko eta aldakuntzak egiteko baimenei dagokiena. Dekretu hori geroago osatu zen bi aldakuntzarekin eta hainbat garapen Agindurekin; bestalde, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitario guztiei aplikatu beharrekoa da, jabetza publikokoak izan zein pribatukoak, baldin Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuak badaude.
Zentroen, Zerbitzuen eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroa, berauek sortzeko eta/edo funtzionatzeko baimena daukaten Euskadiko osasun zentro guztien laburpen edo zerrenda da. Izaera publikoa dauka; beraz, edozein herritarren eskumenera daude erregistroan inskribatu edo idatzi diren datu guztiak. Bakarra da Euskal Herriko Autonomia Erkidego guztirako, baina horrek ez du eragozten bere gestioa Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzetan era deszentralizatuan egitea, Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritzaren kontrol eta koordinazioaren pean.
|