Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak
  4.  
  5. Kreditazioak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kreditazioak: Kreditazio Sanitario Espezifikoak
 
Aurkezpena

Zientziaren muga gabeko aurrerakuntzak gogoeta eta balorazio sakon bat egitera behartzen gaitu: ez ote duen urratzen edo arriskuan jartzen printzipioz helburutzat daukana, hau da, gizateriaren garapen harmoniko eta osoa.

Medikuntzan, bere funtsa giza bizitzan daukan zientzian, gogoeta hori are beharrezkoagoa gertatzen da. Oso eztabaidatuak diren zenbait arazo, esaterako, abortua, in vitro ernalkuntza, ingeniaritza genetikoa, etab. ditugu horren adierazgarri.

Gogoeta etikoarekin batera baliabide sanitarioen esleipenarena egin behar da. Gainera, demokrazien edota giza eskubideen sakontzean egin den aurrerabideak ere aldatu egin ditu pertsonen arteko harremanak eta oso era nabarmenean eragin du horrek harreman klinikoen aldakuntzan.

Sistema sanitarioak baditu instantzia batzuk beren irizpideak emateko gaitasuna daukatenak, osasuneko profesionalei, balio kontrajarrien kasuetan, praktikara eraman beharko dituzten erabakiak hartzeko orduan laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jasotzen ditu bai osasuneko profesionalen etikari buruzko araudia eta bai herritar edo pazienteak zenbait arazo eztabaidatuen gainean ezagutu beharreko araudia ere, hala nola, abortua, in vitro ernalkuntza, etab.

Hauek eta beste jarduera sanitario batzuk dira, beren konplexutasun normatiboagatik tratamendu administratibo berezi bat behar baitute, jarraian jasotzen diren kreditazio sanitario espezifikoak:

Etika Asistentzialeko Batzordeak
Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak
Hemoraterapia
Historia Klinikoa
Haurdunaldiaren Berariazko Etetea
Metadona Programa
Lagundutako Giza Ernalkuntza
Trasplanteak
Mediku ez diren langileek kanpoko desfibriladore automatikoen erabilera


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019308
Faxa: 945 019280 e-mail: secplan-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/08/10