Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak
  4.  
  5. Farmazia

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Farmazia: Farmakojagoletza
 
Jarduerak


Kontsultak

Medikuak ebakuntza egiten.

Farmakojagoletza Unitatearen zereginetako bat, batez ere telefonoz jasotzen diren kontsultei erantzutea da. Kontsulta hauek sailka daitezke lau multzo nagusitan: kontrako erreakzioak, farmakoterapeutikoak, informazio orokorra eta bestelakoak. Egun berean ematen zaie erantzuna, eta geroago idatzizko informazio osagarri bat bidaltzen da, aipamem bibliografikoak barne hartzen dituena.

Kontsulta bat egin nahi baduzu, sakatu: farmacovigilancia@osakidetza.net


Ikerketak

Ikerketa farmakogenetikoa

Euskal Herriko Farmakojagoletza ikerkuntza proiektu honetan parte hartzen ari da: "Polimorfiamo genetikoen eragina farmakoek sortzen dituzten hemorragia gastriko-hesteetakoetan: kasu eta kontrolen anitz zentrotako ikerketa", hain zuzen ISAFek finantzatutiko proiektua (PI021364). Bertan parte hartzen dute, FJ Unitateak ez ezik, Santiago Konpostelako Unibertsitateko Prebentiba Departamentuak, Valladolidko Unibertsitateko Farmakoepidemiologiako Institutuak, eta Bartzelonako Vall d´Hebron Ospitaleko Farmakologia Klinikoko Zerbitzuak. Eta oraindik orain, Bilboko Basurtu Ospitaleko Digestiboko Zerbitzua sartu da ikertzaile ekipoan.

Hemorragia digestiboko kasu eta kontrolen ikerketa multizentrikoa

Farmakojagoletza Unitateak gastriko-hesteetako hemorragien eta analgesiko eta hanturakontrako ez-esteroideen aurretiazko erabilpenen kasu eta kontrolei buruzko ikerketa batean parte hartu du, Farmakologiako Institutu Katalanaren ekimenez. Ikerketa 1998tik 2001era bitartean egin zen eta Farmakojagoletza Unitateak guztira 221 kasu eta 546 kontrol jaso zituen. Ikerketa hau onartua dago Drug Safety aldizkarian argitaratua izateko.

Ospitaleratzeen gerora begirako ikerketa

2001eko ekainetik 2002ko abendura bitartean, medikamentuek eragindako berrospitaleratzeen segimendu ikerketa bat egin zen, oraindik argitaratu ez dena.


Argitalpenak

Muñoz MJ, Ayani I, Rodríguez -Sasiaín JM, Gutiérrez G, Aguirre C. Medikamentuek haur eta helduengan eragindako kontrako erreakzioen larrialdi zerbitzu bateko Monitorizazioa. Med Klin (Bartz) 1998; III:92-98.

Ayani I, Aguirre C, Rodríguez-Sasiain JM. Intsulinarekiko kontrako erreakzioak. An Barne Med 1998; 15:342-3.

Ayani I, Aguirre C, Gutiérrez G, Madariaga A, Rodríguez -Sasiaín JM, Martínez-Bengoechea MJ. A cost-analysis of adverse drug reactions in a hospital emergency ward. PharmacoEpidemiol Drug Saf 1999; 8:529-534.

Aguirre C, Ayani A, Rodríguez-Sasiain JM. Prebenigarria ala ezinbestekoa?: etapa berri bat medikamentuen segurtasunaren arloan. Med Klin (Bartz) 1999; 112:398.

Rodríguez JM, Aguirre C, García M, Palop R. Farmakojagoletza. Bonal J, Dominguez-Gil A, Gamundi MC, Napal V, Valverde E eds. Ospitale Farmazia . Madril: Doyma, 2002. 575-598 or.

Aguirre C. Txertaketaren ondorengo kontrako gertaerei buruzko susmoen jakinarazpena. Osasun Publikoa. 2002; 12:12-13 zk.


Farmakojagoletzako ikastaroa

Helburuak

Informazioa jasotzeko egiturako profesional sanitarioak informatzea Farmakojagoletzako Sistema Espainiarreko medikamentuek eragindako kontrako erreakzioen susmoei buruz eta egitura horrekin kolaboratzeko erantzukizunaz.

Txartel horiaren bidez jakinarazteko programaren funtzionamendua, eta dauzkan abantailak eta eragozpenak, ezagutzea.

Ospitale Farmaziako Zerbitzuetatik, kontrako gertaeren monitorizazio esperientziak ezagutzea.

Medikamentua eta kontrako erreakzioaren loturaren susmoak egiaztatzeko teknika epidemiologiko baliagarrienak ezagutzea.

Medikamentuei loturiko sindrome kliniko adierazgarrienak azaltzea.

Kontrako erreakzioen susmoen jakinarazpena bultzatzea eta sustatzea.

Programa

Iraupena, datak, orduak: 30 ordu astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsaldeko ordutegia

Lekua: Farmakojagoletza Unitatea. Galdakaoko Ospitalea. Labeaga auzoa z/g. Galdakao 48960 Bizkaia

Ikasleentzako materiala: Karpeta bat ikastaroko txosten guztiak eta jarduera praktikoetan ebaluatuko diren kasuak dakartzana.

Kantaktu pertsonak: Farmakojagoletza Unitateko idazkaria. e-mail: secfvhd@hgda.osakidetza.net, teléf: 94 4007070)

Matrikularen prezioa: 300 euro (ikasleentzako materialak, otorduak eta kafeak barne hartzen ditu).

Aurreinskripzioa

AURREINSKRIPZIOA EGITEKO ORRIA

(datuak bete eta FAXez bidali (94 400 7103) Farmakojagoletza Unitatera

  • Izena:
  • Abizenak:
  • D.N.I.:
  • Helbidea:
  • Tfnoa.:
  • Herria:
  • Posta Kodea:
  • Lantokia ( helbide osoa):
  • Tfnoa.:
  • Lanbidea:

 


 

Labeaga auzoa, z/g. 48960 - Galdakao. Tfnoa. 94 4007070
Faxa: 94 4007103 e-mail: farmacovigilancia@osakidetza.net

Azken eguneratzea: 2008/08/22