|
E-mailen bidez jaso nahi badituzu Osteba, Osasun Teknologien Zerbitzuaren berriak, izena eman eman honako aplikazioan.
If you want to recive news from Osteba, Basque Office for Health Technology Assessment, please click here.
Osteba berriak
Orrialde honen bidez bistaratu ahal izango duzu Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko Zerbitzuaren (Osteba) informazioa, bi formatutan:
- Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko Zerbitzuaren edukien kontsulta, on-line (html).
- Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko Zerbitzuaren kontsulta Acrobat Reader(.pdf) programaren bitartez.
Ebaluazio txostenak
Gai jakin batzuei buruzko informazio zehatza ematea dauka helburutzat, Euskadiko Osasun Saileko arduradunen galderei erantzunez. Honako hauek barne hartzen dituzte, besteak beste: Euskadiko egoerari eta premiei dagozkien analisiak, nabaritasunaren sintesia eta gomendioen idazketa, inoiz, Praktika Klinikoko Gidaren forman. Sarritan, beharrezko denean, analisiaren ikuspegiaren arabera, aplikazio eszenatokiak analizatzen dira edota ekonomia azterketak egiten dira erabakiak hartzerakoan lagungarri izateko helburuaz.
Kontsulta informatiboak
Helburutzat zera daukate: gai jakin batzuei buruz sortzen diren informazio eskariei erantzutea. Bi multzotan sailkatzen dira: Azterketa Txostenak eta Ostebaren Erantzunak.
Azterketa txostenak
Informazio premia larrien erantzuna. Kasuotan Ostebak erabilgarri dagoen nabaritasunaren sintesi bat egiten du, baina testuinguruaren edo gomendioen aplikazio eszenategien analisia egitea nahitaezko ez delarik. Beste batzuetan, ebaluazio oso bat izan litekeenaren alderdi partzial batzuen gaineko galderei erantzuten die.
Ostebaren erantzunak
Informazio eskabidearen bat-bateko erantzuna, non Ostebak batez ere azterketa bibliografiko bat egiten duen, baina emaitzak interpretatu gabe. Landu diren gaiak askotarikoak dira, hala nola, Cochrane Zentroei buruzko informazioa, ugalkortze intrazitoplastikoa, odol periferikoaren zelula sortzaileen transplantea eta Agluzerasa eta Gaucher-en gaixotasuna, besteak beste.
|