Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak
  4.  
  5. Osasun Teknologiak - Osteba

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua: OSTEBA.
 
Metodoak eta heziketa


Ostebaren logotipoa


Ebaluazioen garapen onerako beharrezkoa da lan metodo egoki eta esplizituak ezartzea. Gainera, teknologia sanitarioen ebaluazioaren emaitzak zuzen interpretatzeko, beste diziplina batzuetan bezalaxe, ezinbestekoa da oinarrizko ezagutza batzuk edukitzea teknologia horien prozedura eta metodologiaren gainean.

Horregatik, Ostebak laguntzako dokumentu metodologiko batzuk argitaratzen eta prestakuntzako zenbait jarduera antolatzen eta koordinatzen ditu, prozeduren ebaluazioaren espirituaz eta baliagarritasunaz jabearazteko helburuarekin, eta nabaritasun zientifikoan oinarrituriko "mentalitate ebaluatzailea" hedatzeko. Horrela, justifikatu gabeko praktika medikoaren aldagarritasuna saihestuko litzateke eta, orobat, eraginkortasun frogaturik gabeko prozedura edo jokabidek baztertuko lirateke.

Ikastaroak osasun zentroen, profesionalen edo elkarte zientifikoen eskariz egiten dira. Lantzen diren gaiek erlazio zuzena edukitzen dute teknologia sanitarioen ebaluaketa jarduerarekin: informazioaren bilaketak, nabaritasun zientifikoaren ebaluazioa, literaturaren berrikuspen sistematikoak eta ebaluazio ekonomikoa.

2000-2002 urteetan 30etik gora ikastaro eta mintegi gauzatu ziren, guztira 500 bat irakaskuntza ordu, euskal sistema sanitarioko 1.500etik gora profesionalen partaidetzarekin. 2003 urtean, gainera, AGREE Instrumentua barreiatzeko europar proiektuaren markoan, 16 prestakuntza tailer garatu dira Euskadin eta beste Autonomia Erkidego batzuetan, zehazki 9 hiritan, 320 lagunen partaidetzarekin. Jarduera hau posible izan da Biblioteca Josep Laporte Fundazioari eta estatuko Teknologia Sanitarioen Ebaluazioko Agentziei esker.

AGREE. Edukia leiho berri batean irekiko da eta bere erabilerraztasuna ez dago bermatua.    Irakurketa Kritiko-Fitxen Aplikazioa (2,97 MB)(3 MB)

Dokumentu metodologikoak
Prestakuntza jarduerak

 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019250
Faxa: 945 019280 e-mail: osteba-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/11/05