|
Pazientea eta Erabiltzailearentzako Atentzio Zerbitzuak, (PEAZ), Osakidetzako zerbitzu sanitario publikoen erabiltzaileei atentzioa eta aholkularitza emateko erantzukizuna daukaten unitate administratiboak dira.
-
Pazienteen eta erabiltzaileen eskubideak bete daitezen arduratzen dira.
-
Erabiltzaileek aurkezten dituzten kexa, erreklamazio eta iradokizun guztiak atenditzen, bideratzen eta bultzatzen dituzte.
-
Kexei dagozkien ebazpenak proposatzen dituzte bai eta babesteko jokabideak ere, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, erabil itzazu jarraian ageri diren posta elektronikoko helbideak.
Pazientea eta Erabiltzailearentzako Atentzio Zerbitzuek, euren aurrean formulatzen diren erreklamazio guztiak erregistratuko dituzte, edozein dela ere kexa hori zuzentzen zaion zentroa, eta bertara bidaltzeaz arduratuko dira ondoren.
|