Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionalak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Profesionalak
Errezeta Elektronikoa Farmazialariak
 
Errezeta elektronikoaren kanpainaren irudia.

Errezeta Elektronikoa Informazio Sistema bat da, herritar batek behar lezakeen edozein tratamendu medikoren bizi zikloa gestionatzen duena, hasi Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan preskripzioa egin den unetik, eta EAEko Farmazia Bulegoetako batean medikamentua dispentsatzen denera arte.



Administrazio sanitarioaren proiektu bat da eta helburutzat dauka farmaziei beren lana bizkortasun eta fidagarritasun handiagoaz egitea ahalbidetzea eta pazienteari atentzio hobea ematea eta segurtasun handiagoa eskaintzea errezeten galera edo lapurreta kasuetan.



Errezeta Elektronikoaren proiektua 2005eko maiatzean sortu zen Informazioaren Gizarteko Euskadi Plana ekimenaren barruan. Jaurlaritzaren plan honetan, e-Osasuna izenpean, hainbat proiektu barne hartzen dira, eta horien arteko bat da e-Errezeta.



Gaur egun, sistema funtzionamenduan dago OsaSUN Sailaren Beraren produkzio eremuan eta Osakidetzan, eta ezarpen pilotua ere martxan dago honako herri hauetako osasun zentroetan eta farmazietan:



  • Bizkaia: Markina eta Basauriko San Migel auzoa.
  • Araba: Laudio.
  • Gipuzkoa: Azpeitia, Getaria eta Legazpi.

Farmazia Bulego batean Errezeta Elektronikoa ezartzeko prozesuak aurrena bertako azpiegitura teknologikoen egokitze fase bat eskatzen du:

Informazio sistemaren mantentze on bat bermatzeko helburuaz, proiektuak Laguntza Teknikoko Bulego bat dauka, euskarria, koordinazio teknologikoa, hobekuntza eta mantentzea bermatzen dituena. Proiektu pilotu hau baliagarria gertatzen ari da Sistemaren etengabeko hobekuntza bat lortzeko esperientzia gisa, detektatzen diren jazoeren ebazpenarekin.

Atzipena mugatua dago proiektu pilotuan parte hartzen duten osasun zentroetako eta farmazia bulegoetako profesionalentzat. Informazio Sisteman erabilgarri dagoen informazioa lortu ahal izateko bete behar dituzun baldintzak hauek dira: barruti pilotuko profesionala izatea (medikua edo farmazialaria) eta Osasun Txartel Elektronikoa edukitzea. Aipatu baldintzak betetzen badituzu eta sisteman sartu nahi baduzu, egin dezakezu estekadura honetatik; gainera, aukera eskaintzen du prozesua pausoz pauso azaltzen duen dokumentazio lagungarria deskargatzeko:


Azken eguneratzea: 2007/04/23