Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtero egiten ditu EHAAren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoan ireki daitezkeen farmazia-bulegoen inguruko deialdia. Deialdirik egin behar ez dutenean ere, horren berri eman behar dute.
Farmazia eskualde bakoitzeko biztanleen eta farmazia bulegoen arteko proportzioa eta farmaziok eskualdea osatzen duten udalerrien artean nola banatu aztertu eta gero, 2007. urtean Vitoria-Gasteiz farmazia eskualdean farmazia-bulego bat jartzea bidezkoa dela ebatzi da.