Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Enpresak
Errezeta Elektronikoa Hornitzaileak
 
Errezeta elektronikoaren kanpainaren irudia

Errezeta Elektronikoa Informazio Sistema bat da, herritar batek behar lezakeen edozein tratamendu medikoren bizi zikloa gestionatzen duena, hasi Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan preskripzioa egin den unetik, eta EAEko Farmazia Bulegoetako batean medikamentua dispentsatzen denera arte.


Administrazio sanitarioaren proiektu bat da eta helburutzat dauka farmaziei beren lana bizkortasun eta fidagarritasun handiagoaz egitea ahalbidetzea eta pazienteari atentzio hobea ematea eta segurtasun handiagoa eskaintzea errezeten galera edo lapurreta kasuetan.


Errezeta Elektronikoaren proiektua 2005eko maiatzean sortu zen Informazioaren Gizarteko Euskadi Plana ekimenaren barruan.


Jaurlaritzaren plan honetan, e-Osasuna izenpean, hainbat proiektu barne hartzen dira, eta horien arteko bat da e-Errezeta.  


Gaur egun, sistema funtzionamenduan dago OsaSUN Sailaren Beraren produkzio eremuan eta Osakidetzan, eta ezarpen pilotua ere martxan dago honako herri hauetako osasun zentroetan eta farmazietan: 


  • Bizkaia: Markina eta  Basauriko San Migel auzoa.
  • Araba: Laudio.
  • Gipuzkoa: Azpeitia, Getaria eta Legazpi.

Bada software bat, dll multzo batez osatua, farmaziaren eta Errezeta Elektronikoko zerbitzari zentralen artean komunikazioa ahalbidetzeko, preskripzioen lorpena erraztu eta dispentsatzeen emisioa posible egiten duena. Gainera dll horiek farmazia hornitzaileen aplikazioen barruan integratu behar dira beren funtzionamendu egokirako.

Gestio Farmazeutikoko aplikazioen hornitzaileek aipatu integrazioa gauzatzeko behar den informazio guztia daukate, ondoko aurkibide honen arabera banatua:


Azken eguneratzea: 2008/06/19