|

Osasun Txartelaren definizioa eta izaera
Igo
Osasun Txartela da herritar bakoitzaren egiaztagiria asistentzia sanitarioa lortu ahal izateko, beraz ezinbesteko eta nahiko dokumentua da Osasun Sailak segurtatzen dituen zerbitzu eta prestazioak eskuratzeko.
Osasun Txartel Indibidualak herritar guztiok osasun zerbitzu publikoen aurrean daukagun eskubide berdintasuna bermatzen du eta bere euskarria herritarra egiaztatzen eta identifikatzen duen dokumentu bat da, eskubidez dagozkion zerbitzu eta prestazio sanitarioak erdiesteko.
Erabiltzaile batek Osasun Txartela lortzeko ezinbesteko baldintza da Euskal Autonomia Erkidegoko eskubidezko biztanle izatea (Erkidego honetako udalerriren batean erroldatua egotea).
Hasierako Osasun Txartela
Igo
Hasierako Osasun Txartela deritzo, norbaiti, izaera publikoko Aseguramendu Sanitariorako eskubidea ezagutzen zaionean, lehenengo aldiz ematen zaion Osasun Txartelari.
Eskubide hori onartua izaten deneko egoera ohikoenak honako hauek dira:
- Jaioberriak.
- Aipatu aseguramendurako eskubidea edukitzeko baldintza guztiak bete arren, ofizialki ezagutu ez zaien pertsonak edota, zenbait inguruabar direla eta, orain arte sekula erabili ez dutenak.
- Beste Autonomia Erkidego batzuetatik etorririk, Euskadin erroldatu diren pertsonak.
Gestionatzeko prozedura:
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zentroetako Bezeroaren Arretako Guneetan bideratuko dira hala eskatzen duten pertsonen Osasun Txartelaren eskabideak; horretarako, osasun txartelaren eskabidea egiteko agiria emango zaie.
Eskabide agiriarekin batera honako beste agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Pertsona eskatzailea identifikatzeko agiriren baten kopia (NAN, familia liburua, pasaportea edo antzekoa).
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatua dagoela adierazten duen ziurtagiria edo txartela.
- Jatorriko Erkidegoko Osasun Txartela, egoitzaz aldatu bada.
Zentroetako unitate administratiboek kale-izendegi eta plaza medikoko datuak kodifikatuko dituzte.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zentroetako Bezeroaren Arretako Guneetan, eskabidea egiten den une berean, behin-behineko frogagiri bat emango da, hiru hilabeteko iraunaldia izango duena. Frogagiri iraungiak detektatuz gero, beren probintziako Lurralde Zuzendaritzako Osasun Txarteleko Unitateekin harremanetan jarri beharko dute telefono bidez.
Osasun Sailak Osasun Txartel Indibiduala ematen du eta postaz helarazten du adierazi den helbidera.
Osasun Txarteleko aldakuntzak
Igo
- Galera, lapurreta edo hondatzeagatik:
Osasun Txartela galdu edo hondatu delako, beste bat berria egin behar den kasuetan, era honetan jokatuko da:
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zentroetako Bezeroaren Arretako Guneetan horretarako dagoen formularioa -lapurreta, galera edo hondatzea- beteko da eta behin-behineko frogagiria emango da, hiru hilabeteko iraunaldia izango duena.
Salatu ez den lapurreta edo galera kasuan, txartel berriak egiteko honako hauek exijituko dira:
- Erabiltzailea identifikatzeko agiriren baten kopia (NAN, familia liburua, pasaportea edo antzekoa).
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatua dagoela adierazten duen ziurtagiria.
Lapurreta kasuan, baldin erabiltzaileak bere salakuntzaren kopia aurkezten badu, ez zaio exijituko eskabide orria beste agiririk txartel berria gestionatzeko.
Hondatze kasuan, nahikoa da txartel hondatua aurkeztea.
- Datuen aldakuntzagatik edo iraungitzeagatik:
Egoera hauek gertatzen dira Osasun txartel berria egin beharra dagoenean, txartelaren atzealdean ageri diren datuak aldatu behar direnean, edo oker daudelako, edo aldakuntzaren bat izan delako edo iraungipenagatik.
Kasu guztietan, erabiltzaileak aurkezten duen aldatu beharreko txartela erretiratu egingo da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zentroetako Bezeroaren Arretako Guneetan, eta hiru hilabeteko iraunaldia izango duen behin-behineko frogagiri bat emango zaio.
- Osasun txartel berria atera beharrik ez duten aldakuntzak:
Deskribatu ditugun aurreko egoerek ez bezala, medikua edo helbidea aldatzeak ez dakarte Osasun Txartel berria atera beharrik. Egoera hau gertatzen da:
Medikuz aldatzean:
- Ofiziokoa, amortizazioagatik, plaza berriak sortu direlako, osasun zentro berriak zabaldu direlako, 14 urterekin adin pediatrikoa amaitu delako (pediatriatik medikuntza orokorrera igarotzea).
- Pertsona interesatuak eskatuta: medikua hautatzeko eskubidea erabiliz.
Helbidea aldatzean:
- Helbide aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan denean horretarako dagoen eredua beteko da eta ez da eskatuko erroldaren ziurtagiria.
Etxebizitza aldatzeak mediku aldaketa suposatuko du, oinarrizko gunea edo kontsultategia aldatzen bada.
Atzerritarrak
Igo
- Atzerritar erroldatuak
Talde honetan barne hartzen dira egoitza edo lan baimenik ez duten eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan erroldatuak dauden atzerritar guztiak, baliabide ekonomikorik edo beste edozein titulurengatik inolako babes sozialik ez badaukate.
Kolektibo honetako kideei, gure Erkidegoan dauden bitartean, emango zaien estaldura sanitarioak Gizarte Segurantzako aktiboei ematen zaienak dituen hedadura eta baldintza berberak izango ditu.
NANaren fotokopia ordezkatu ahal izango da, badaukanaren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) fotokopiaz edo pasaporteaz. Era berean, Familia Liburua ordezka daiteke pasaporte familiarraz edo indibidualaz.
Ez AIZ eta ez pasaporterik ez badauka, bere nortasunaren identifikazio kreditatzailea Foru Aldundietako Zerbitzu Sozialek edo Oinarrizko Udal Zerbitzu Sozialek horretarako emango dituzten ziurtagirien bitartez egingo da.
Ahal bada, euskal herritarrei eskatzen zaizkien Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiri guztiak aurkeztu behar dira bide honen bitartez asistentzia sanitariorako sarbidea lortzeko.
Halere, Erakunde eskudunei ezinezko bazaie Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiririk ematea Atzerritarren Identifikazio Zenbakirik (AIZ) ez daukatelako, edo beste edozein baldintza kreditaturen batengatik, ordezkatu ahal izango da zerbitzu sozialek emaniko ziurtagiri kreditatzaile batez, bertan adierazi beharko delarik, era fede-emailean, baliabide ekonomikoen gabezia, edo zinpeko adierazpen batez.
- Erroldatu gabeko atzerritarrak
Osasun Txarteleko Lurralde Unitateetan asistentzia sanitariorako eskubidearen eskaera egiten duten atzerritarrek egoitza baimenik eta lanik ez badute, ez baliabide ekonomikorik ez eta bizileku finkorik eta gainera Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ezein lekutan erroldatuak ez badaude, hauei jarraitasun asistentziala eskaini ahal izateko, Behin-behineko Asistentzia Agiria emango zaie, hiru hilabeteko iraunaldiarekin.
Behin-behineko Asistentzia Agiria ematea dela eta, nortasuna edo egoera kreditatzeko beste elementurik ez dagoenez, komeniko da baliabide ekonomikoen gabezia kreditatzea oinarrizko udal zerbitzu sozialek eta/edo Foru Aldundiko zerbitzu sozialek emaniko ziurtagiri batekin edo zinpeko deklarazio baten bidez.
Atzealdean eskubidea daukan zerbitzu sanitarioak ageri dira: larrialdiko asistentzia, atentzio eta prestazio farmazeutikoaren jarraipena, haurdunaldi, erditze eta erdiesteko atentzioa.
LKolektibo honetako kideak beti aktiboak izango dira farmazia ekarpen normalarekin. Egiten zaizkien errezetek EAEko farmazia bulegoetan bakarrik izango dute balioa.
Agiria hiru hilabetetik hiru hilabetera berrituko da eta baliotasuna edukitzeari utziko dio hiritar atzerritarra Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatzen eta unibertsalizatzen denean edo bere behin-betiko baja gertatzen denean.
Osasun Txarteleko Lurralde Unitateak dira izapide hau gauzatzeko eta Behin-behineko Asistentziako Agiria emateko ardura daukaten BAKARRAK, beraz, horietara jo behar da eskabidea egiteko. Helbideak honako hauek dira:
- Araba
Olagibel, 38
01004 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa. (945) 017100
Faxa (945) 017101
- Bizkaia
Gran Vía, 81 - 1º
48011 Bilbao
Tfnoa. (94) 4031700
Faxa (94) 4037936 y (94) 4031296
- Gipuzkoa
Sancho El Sabio, 35
20010 Donostia-San Sebastián
Tfnoa. (943) 026400
Faxa (943) 023740
|