Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Osasun Ataria


ONA Eskatu - ONA Erabili - ONA Gozatu. Osasun Txartel Elektronikoa, herri-erabilera anitzekoa.

ONA Eskatu


Zer da "ONA"?

Osasun Txartel Elektroniko berria da, herri-erabilera anitzekoa, guztiok ezagutzen dugun Osasun Txartel Indibiduala (Osakidetzaren egungo txartela) ordezkatzen duena. Txartel berri honi prestazio gehigarri garrantzitsuak dituzten osagarri teknologikoak gaineratu zaizkio. Horri esker, osasun-erabilerak baita herri-erabilerak ere eskuragarri izango dituzu.Ona eskatu

Zertarako balio zait?

"ONA" zerbitzu ugari eskuratzeko atea zabaltzen duen giltza unibertsala da. "ONA"k soluzio teknologikoakbiltzen ditu ( IZENPE-sinadura elektroniko aurreratua, itsasontzien jokoa, hurbiltasuneko antena, barra-kodea eta banda magnetikoa) eta, horiei esker, besteak beste, berme eta segurtasun osoz izapide digitalak egiteko aukera duzu, bai Administrazioarekin (udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Administrazioa), bai hirugarren pribatuekin. Izan ere, "ONA"ren zerbitzu batzuk aipatzearren, aukera ematen dizu kiroldegian edo garraiobide publikoetan sartzeko, udal-liburutegian liburu bat erreserbatzeko edo banku-erakundeekin harremanetan jartzeko.

Nork eska dezake "ONA"?

Osasun Txartel Indibiduala duen 16 urtetik gorako edonork eska dezake.


Nola eta non lor dezaket "ONA"?

Oso erraz eta DOAN. Eskaeraren tramitea egiteko beharrezkoa den bakarra, orain arteko Osasun Nortasun Txartela eta NANa aurkeztea izango da.

ONAren dagoeneko hedapenaren inguruko informazioa eskaera guneetan jaso daiteke. Bestelako zalantzak argitu nahi izanez gero, teknikoak edota gainontzekoak, 900 840 884 telefono zenbakira dei dezakezu. 

 

Egungo Osasun Txartel Indibiduala erabiltzen jarrai dezaket, "ONA" txartelik ez izan arren?

Egungo Osasun Txartel IndibidualaBai, jakina. "ONA" txartel berria zabaldu bitartean, ohiko Osasun Txartel Indibidualak arreta medikoa bermatuko dizu oraindik. Era berean, 16 urtetik beherakoek egungo txartelarekin jarraituko dute, adin hori bete arte haien sinadurak ez baitu baliotasun juridikorik.


Non lor dezaket informazio gehiago "ONA" txartel berriari buruz?

Gertuen duzun KZgunera, edozein osasun-etxetara edo izena emateko guneetara jo dezakezu, edota Eusko Jaurlaritzak herritarrei erantzuteko (Zuzenean) duen 012 telefonora deitu.

    
Azken eguneratzea: 2008/04/09