Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Osasun Ataria

Hezur muinaren dohaintza eta trasplantea, guraso hematopoietikoak

 

Hezur-muina ehun ezinbestekoa da bizitzarako, bertan fabrikatzen direlako zelula amak, guraso hematopoietikoak ere deituak, odoleko zelula guztiak sortzeko gai direnak.

Zelula amak bi eratara lor daitezke: hezur-muinetik edo odol zirkulatzailetik (odol periferikoa).

Muina arrakastaz transplantatzeko, gaixoarekin bateragarria den emaile bat behar da.

Herentzia-legeak direla eta, anai bat beste batekin bateragarri izateko aukera %25ekoa da, eta senitartekoren bat beste batekin izateko, berriz, %5ekoa.

Transplantea behar duen gaixo batek ez badu senitarteko emaile bateragarririk, ahaidetu gabeko borondatezko emaile baten bila hasten gara.

Bilaketa nazioartean hasten da REDMO (Registro Español Donantes Médula Ósea) elkartearen bitartez, bai gure herrian bai munduan zehar dauden emaileen 54 erregistroetan.

Borondatezko emaileak

Igo


Hezur-muina/guraso hematopoietikoen emaile izan daiteke: 18 urtetik 55 urtera bitarteko edozein pertsona, gaixotasun larriren bat edo transmitigarriren bat izan ez duena.

Dohaintzaren ezaugarriak

Igo


Hezur-muina/guraso hematopoietikoen dohaintza anonimoa da, borondatezkoa eta altruista. Dohaintza unibertsala da, hau da, dohaintza hori behar duen munduko edonorentzat izan daiteke.

Transplanteak egiteko zelula amak bi eratara atera daitezke:

  • Hezur-muina emanda: Hezur-muinaren kopuru bat ateratzen da ziztada xurgatzaileen bidez, gandor iliakoan. Prozesu horretarako anestesia orokorra edo epidurala erabiltzen da, eta 24 orduz ospitaleratuta egon behar da.
  • Odol periferikoko guraso hematopoietikoak emanda: Emaileari medikazio bat sartzen zaio 4-5 egunez anbulatorioan. Hezur-muina ateratzeko ez da ospitaleratu beharrik. Ekitaldi batean edo bitan egiten da aferesia izeneko teknika bidez.

Nola egin zaitezke emaile?

Igo


OOsakidetzak badu jada emaile egiteko prozedura bat. Harremanetarako hiru telefono daude. Horietan jasotzen dira informazioa eskatu duten pertsonen datuak. Gero, bigarren fase batean, dohaintzaren gaineko eta jarraitu beharreko prozesuaren gaineko informazio idatzi osoa eta zehatza bidaltzen da. Behin informazioa jasota, interesaturik segitzen badu, aipatutako telefonoetara deitu behar du profesional sanitario aditu batekin elkarrizketa pertsonalerako hitzordua eskatzeko. Elkarrizketak garrantzi handia du. Izan ere, bertan argitzen dira ustezko emaileak dohaintza-prozedurari buruz izan ditzakeen zalantzak.

SAdos badago eta baimen informatua sinatzen badu, analitika bat egiten da matrikula immunologikoa zehazteko. Datu horiek nazioarteko erregistroetan sartzen dira munduko edozein tokitan edozein pazientek behar badu eskura izan ditzan.

Harremanetarako telefonoak

Igo


Astegunez: 9:00etatik 14:00etara

  • Gipuzkoa: 943-007000
  • Araba: 945-006291
  • Bizkaia: 94-4007333

Jaitsi dokumentua PDF formatuan

Igo



 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz.

Azken eguneratzea: 2008/02/12