Osanet

euskadi.net

Hasierara Itzuli

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Osasun Ataria
Kontaktua
 

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Administrazioa herritarrengana hurbiltzeko beren ahaleginean eta kexu, erreklamazio eta iradokizunak bideratzeko era errazteko helburuaz, honako kontaktu kanal hauek antolatu dituzte:

  • Osasun Saileko helbideak.




Kexuak eta erreklamazioak

Herritarrek Administraziora helarazten dituzten idazki eta komunikazioak dira, osasun sistemarekin oro har edo pazienteen ardura eta atentzioarekin erlazionaturiko zerbitzu edo alderdi jakin batzuen funtzionamendua dela eta beren desadostasun edo desakordioa adierazteko.

Zeure kexu edo erreklamazioa Euskadiko Osasun Sistemaren Atarian telematikoki bideratu ahal izateko, ezinbestekoa duzu identifikazio pertsonala egitea Osasun Txartel Elektronikoa erabiliz Osasuna Eskuraren bidez. Oraindik txartel hori ez badaukazu, lortzeko eskaera bideratu dezakezu Eskura proiektuaren beraren bitartez edo Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzetako edozeinetan.

Nahiago baduzu, zeure kexua edo erreklamazioa bertara joanda aurkez dezakezu Osakidetzako Asistentzia Zentroetako Bezeroaren Arretako Zerbitzuetan edo Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzetan.

Zeure erreklamazioa aurkezteko bide honen erabilpena mugaturik geratzen da araubide juridikoak prozedura espezifikoren bat aurreikusia ez daukan arazoetarako eta/edo bere epeen ordezkapena edo deuseztapena eragiten ez duen kasuetarako.


Iradokizunak, zalantzak, informazioa eta eskerrak

Herritarrek proposatzen dituzten formulak dira, dela zerbitzuen kalitatea hobetzeko, dela Administrazio Sanitarioarekiko harremanak erraztu eta sinplifikatzeko. Iradokizunen gutunontziaren bidez egingo da.


Arreta presentziala eta telefonikoa

Arreta Telefonikoa/ZUZENEAN

ZUZENEAN, Eusko Jaurlaritzako Herritarraren Arretako Zerbitzua, herritarraren eta Administrazioaren arteko lotura puntua da arreta pertsonal zein telefonikorako.

Telefonoa: 012      Faxa: 945-019045


Azken eguneratzea: 2007/09/18