Ramsar EAEn


Ullibarri Ganboa urtegiko adarrak

Ramsar zerrendan: 2002tik.
Azalera: 387 ha.
Bestelako babes neurriak:


Informazio gehiago:



Kartografia

Nazioarte mailako hezegune garrantzitsu izendatzeko irizpideak


logo ramsar


colaullibarri

1957 urtean, Arroiabe eta Ullibarri Ganboaren artean ezarritako dikeak Zadorrari bidea galarazi zion. Ondorioz, soro, baratze, larre eta herriak estali zituen urak, eta Bilbo hiri eskergarentzako erreserba sortu zen. Geroago Gasteizek ere hartuko zuen ura bertatik.

Urteak joan, urteak etorri, urtegiko hegoaldean urak sakontasun eskas eta limo ugari duenez, hainbat zona landarediak kolonizatu ditu; horri esker, animali espezie asko -anfibioak eta uretako hegaztiak, batik bat- bertaraino iritsi eta finkatu dira. Paradisu txiki hori Euskal Herriko barnealdeko hezegunerik garrantzitsuenetako bat da, eta landare zein hegazti eta intsektuen aldetik ere, biodibertsitate handiaz gainera, desagertzeko arriskuan dauden espezieak eta izaki benetan arraroak erakusten ditu.

Animalia, ordea, ez da espazio harmoniatsu hori gustuko duen bakarra: txangoa egitea, ur kirolak praktikatzea, hegaztiak edota ongi kontserbatutako paisaiari behatzea jarduera erakargarriak dira naturan bertan tarte bat bizitzeko irrikan dagoen jende askorentzat.

Paisaia zoragarri horretan, Ullibarri Ganboa urtegiko ur aratz eta urdinak dira protagonista, eta bisitari bat eta bi baino gehiagoren arreta erakartzen dute, oreka zail eta dinamikoan berez biziki desberdinak diren erabilerak elkarren osagarri bihurtzen baitituzte


mapa colas ullibarri Landarezko mihise jori ñabarrak hezegune bikain honetako bazter guztiak estaltzen ditu, eta hainbat altxor kuttun ere ezkutatzen ditu: Najas minor eta Potamogeton gramineus uretako landareak dira bitxitasun horren adibideak; are bereziagoak, Penintsula osoan urri-urri direlako.

Negutea emateko orduan, Ullibarri Ganboa urtegia aukeratzen dute 10.000tik gora uretako hegaztik: ipar ahatea (2.500 buru) eta ahate mokozabala (250 buru) dira espezierik ugarienak. Beste hainbatek urtegia habia egiteko darabilte: horretantxe dihardute murgil handi, ahate mokozabal, basahate, kopeta zuri arrunt eta beste hainbat hegazti bikote ugaltzailek. Paradisu koxkor hau hautatu dute bizitetxea antolatzeko arriskutan dauden espezie batzuek ere, hala nola zikoina beltzak, arrano arrantzaleak, baso igel jauzkariak eta bisoi europarrak.

Nolanahi ere, sortu zuteneko funtzioa zintzo bete du hasieratik urtegi honek: milioi bat lagun ur edangarriz hornitzea (landarediak horretan ere laguntzen du, iragazki garbitzaile gisa) eta Zadorra ibaiaren uholdeak arintzea, behe aldeetan gainezka egitea eragotziz.




    Vuelve al inico de esta página