Ramsar EAEn


logo_ramsar

Ullibarri-Ganboa urtegiko adarrak

KONTSERBAZIOA ETA IKERKUNTZA


Kontserbazio neurriak:

Ullibarri urtegia Erreserba Zona izendatu zuten, 1987-1988 denboraldiko Debekualdiei buruzko Foru Aginduaren bidez (1987.07.03ko Aldizkari Ofiziala) eta Garaio eta Mendixurko adarrak Arrantzarako Galarazitako Tokia, 1991ko Arrantzaren Foru Aginduaren indarrez (1991.06.12ko Aldizkari Ofiziala). Bertan aurkitzen diren natur balioen isla da Arabako Foru Aldundiak sorturiko Mendixurko Parke Ornitologikoa.

Urtegia, berriz, Interes Komunitarioko Leku izendatua izateko proposatu dute Natura 2000 Sarean (EBeko Habitatei buruzko Arteztaraua).


martinIkerkuntza:

2001 urtean, Ullibarriko urtegiaren adarretan ur ingurunearekin loturiko landaredi eta limnologiaren gaineko azterketa egin zen, enklabearen bereizgarri fisiko-kimikoak zehazteko eta bertako landare komunitateen xehetasunezko inbentarioa egiteko helburuz. 1995 urteaz geroztik, Uribarri urtegiko erriberan lanean dihardu Eraztunketa Zientifikorako Estazioak: bertan, hezeguneko uretako hegaztien jarraipena egiten da 1998az geroztik, aldian aldiko zentsuak eginez.





    Vuelve al inico de esta página