Natura 2000 Sarea EAEn / GKLen zerrenda



Zadorra Sistemako Urtegiak

Deklaratuta: GKL.
Kodea: ES2110011.
Azalera: 2.559 ha
Eskualde Biogeografikoa: Atlantiko mediterraneo trantsiziokoa.
Beste babes neurri batzuk:

Informazio gehiago:



Urtegi hauen bazterretan hainbat sahasti, senadi eta sakonera gutxiko ibai-buztanetan nagusitzen direnak daude sakabanaturik. Bazterretan eta sakonera gutxiko guneetan "ur gaineko belardi handiak" sortzera heltzen diren hidrofito eta ur azpiko landareek garrantzi berezia dute. Horien artean daude Euskal Autonomia Erkidegoan bitxiak izateagatik flora-interes berezia duten hainbat landare.



Kartografia

Fitxa


logo natura

embalse zadorra Urtegi honetako faunaren garrantzia arrain, anfibio eta uretako hegazti multzoetan islatzen da. Sakonera gutxiko bazterretako hainbat putzu oso hazleku garrantzitsuak dira anfibio eta uretako hegaztientzat. Horietan kokatu da behatoki eta ibilbideekin egokitutako Mendijurreko Parke Ornitologikoa. Urteroko erroldetan 10.000 ale inguru eskaintzen ditu baino sasoiren batean 18.000ra hurbildu da, Espainiako testuinguruan kopuru hori oso estimagarria izaki. Kopetazuri arrunta (Fulica atra), murgilari arrunta (Aythya ferina), basahatea (Anas platyrhynchos) eta ahate mokozabala (Anas clypeata) dira nagusi. Urrunagako urtegiaren garrantzia ez da hain handia, honi dagokionez.

mapa embalse

 

 

 

 

 


 

    Orrialdearen hasiera
Azken eguneratzea: 2005/05/03